|
Uztailean, Ikastetxe Nagusiko hamar egoiliar ekintzailetza-ikastaro batera joan ziren Sydneyko Unibertsitatera. Australiako berrikuntza eta ekintzailetzari buruzko ikastaro trinko horrek amaiera eman zion ekintzailetza, berrikuntza eta nazioartekotzeari buruzko ikasturte akademikoari. Ikasturte akademiko hori Donostian egin zen, diziplina anitzeko 13 saiotan.
Sydneyko ikastarotik, hitzaldi hauek nabarmendu behar dira: Ron Johnston katedradunak eginiko “Innovation and Entrepeneurship in Australia” hitzaldia eta Greg Tegart katedradunak eginiko “Innovation and Entrepeneurship in Nanotechnologies in Australia” hitzaldia.
Beste hitzaldi interesgarrienetariko bat Cochlear-eko berrikuntza-saileko zuzendaria den Peter North jaunak eginikoa izan zen. Horrez gain, enpresa-sehaskara eginiko bisita ere aipatu behar da, bai eta hango enpresaburu gazteekin izandako harremana ere.
|
|
|
TECNUNeko Iratí-komunikazioetako irakaslea den Andrés García-Alonso jaunak zuzendu ditu. Ikastaroaren edukia jarduera hauen inguruan antolatu da:
Gai hauei buruzko bi documental ematea: DNAri buruzko azterlana eta Bioinformática.
Hiru saio, eduki hauekin Ikastarorako sarrera, CIMAko kudeaketa (Nafarrako Unibersitateko Medicuntza Aplikatuko Ikerkuntza Zentroa) eta bioinformática.
|
|
Bidaia honi esker, hobeto ezagutu ahal izan zuten Mediterraneoko hiriburu hau. Gaudí-ren zenbait lan bisitatu zituzten, hala nola, Güell parkea, Batlló etxea eta La Pedrera. Horrez gain, hiriko beste alde ezagun batzuetara ere joan ziren, besteak beste, auzo gotikora, ranbletara edota portu olinpikora. Poblet-eko monasterioa eta IESEren eraikin berria ere bisitatu zituzten.
|
|
|
Ikastetxeak entsegu-areto bat dauka, hainbat instrumenturekin. Areto hori talde ezberdinen egoitza izan da. Egin diren jaietako emanaldien sorlekua izan da areto hori. Musika elektronikoaren azken joeren emanaldiak ere aipatu behar dira. Andoni Medina izan da DJ nagusia.
|
|
|
Hogei bat ikaslek Ikastetxe Nagusien txapelketan parte hartu zuten. Txapelketa horretan, Euskadiko unibertsitate-ikasleak elkarren aurka aritzen dira, hainbat kategoriatan: futbola, saskibaloia, billarra, mahai-futbola, etab. Ikasturteko kirol-ekitaldirik garrantzitsuena da, eta aurten Deustuko Unibertsitatean egin da.
|
|
|
|
<< Inicio < Anterior 1 2 3 4 5 6 7 8 9 Siguiente > Final >>
|
| Resultados 19 - 27 de 78 |