Acción Social
Apiril Kulturala

74.jpg

Unibertsitate-aldian, jakintzetan gehiegi espezializatzeko arriskua dago, beste jarduera batzuei denborarik eskaini gabe, hala nola, musikari, poesiari, arkitekturari, literaturari, etab. Beharrezkoa da beste hizkuntza horiek ere jakitea eta horiek ikasteko ahalegina egitea. Asmo horrekin, Ikastetxe Nagusitik hainbat kultur jarduera eskaini nahi izan diogu jendeari orokorrean. Jende gazteak artearen hainbat arlotan egin duen lanaren emaitza dira kultur jarduera horiek. Profesionalen esperientziaren bidez, arkitekturan, poesian, musikan, zineman eta literaturan sakondu nahi izan dugu, artearen arlo horiek guztiak uztartuz kulturari eskainitako hilabetean.
Tertuliak
Egoiliarren artean dauden ohiko solasaldiaz gain, gonbidatu ugari giro lasai batean ikasleei bidali dizkie beren esperientziak zientzia, kultura, enpresa, kirola, literatura, musika, edo politikaren munduan. Tertulia hauek Manuel Velillak eta Ramón Braunek antolatzen dituzte. Hona hemen Ikastetxe Nagusiko zenbait gonbidatu ikasturtean zeha.63.jpg
Hitzaldiak

Ikastetxeko ikasleak eta bertaratu nahi diren unibertsitate-ikasle guztiak kultura-arloan prestatzeko aparteko bide diren heinean, gaurkotasun-gai aipagarriei buruzko hainbat hitzaldi eta hitzaldi-ziklo antolatu dira. Hitzaldiak Kanpo Jardueretako Batzordeak antolatu zituzten. Jarraian, gauzatutako saioak zehazten dira.106.jpg

“Gipuzkoako teknologia-garapenaren historia” bekadunen kurtsoa

90.jpgIkasturte honetan, Gipuzkoako hainbat kultura-, teknologia- eta enpresa-erakundek hartu dute parte. Hizlariek emandako hitzaldi eta mahai-inguruez gain, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen egoitza den Insausti jauregia bisitatu zuten, ikerketa ilustratuaren sorlekua, hain zuzen ere. Saioen edukia hauxe izan zen.

Jaiak eta ohiturak

44.jpgAparteko aukera eskaintzen dute jaiek jolasaldiak lagunarteko giro atseginean igarotzeko. Ikasturte Berriaren Jaian Ikastetxe Nagusiko egoiliar berriek dute protagonismoa. Ikasturte honetan, jaia istorio alai bat izan zen, eta, istorio horretan, ipuinetako eta komikietako haur-pertsonaiek hartu zuten parte. Egoiliar berriek istorioaren ikuspegi berezia antzeztu zuten Kontxako hondartzan.

<< Inicio < Anterior 1 2 3 4 5 6 7 8 9 Siguiente > Final >>

Resultados 28 - 36 de 78
Derechos Reservados © Colegio Mayor Ayete 2008