|
Ikasle-talde batek proiektu honetan parte hartu ahal izan du. Proiektuan, Europarekiko interesa piztu nahi izan da gazteen artean, etorkizunean zer itxaroten duten aztertuz.
“Partner”a osatu dugu gure unibertsitateko Europako Ikasketen Zentroarekin. Zentro horretako buruak Bruselako Ryckevelde institutua eta SPES Forum dira. Opole University-ko, Lotz-eko (Polonia) Europako Institutuko eta Turkiako Bogazici-ko Unibertsitateko ikasleek ere parte hartzen dute. Nafarroako Unibertsitatean, proiektu hori osatzeko 3 hitzaldi egin dira, horiekin lotutako lantegiekin batera. Horietan, interesa izan duten ikasleek politika- eta kultura-errealitate konplexu horri buruz hitz egin eta gai horretan sakondu ahal izan dute.
|
|
|
Pirinioetako Unibertsitate Jardunaldiak El Gradon (Huesca) antolatzen dira eta aurten Ikastetxe Nagusiko hogeita zazpi ikasle izan ziren han. Gaur eguneko hainbat gai aztertzea dute xede. Unibertsitarioei zuzendutako hausnarketa- eta eztabaida-eremu irekia sortu nahi da. Unibertsitarioei, beraz, bizileku duten eta antolatu behar duten munduari buruzko iritzi serio eta arduratsua egiten laguntzean datza helburua. Batez beste 120 ikaslek eta 20 irakaslek esku hartzen dute.
|
|
|
Univ Foroa ikasle-batzarra da, eta 1968. urteaz geroztik gizarteak gaur egun dituen arazoak ulertzen laguntzen du, unibertsitateko irakasle, gai guztietako ikasle eta komunikabideetako eta kulturako profesionalen ekarpenen bidez. Edizio honetan proposatu duten gaia honakoa izan da: "Ser, aparecer, comunicar: modas y modelos sociales del cine y la televisión".
|
|
|