|
Ostiral gauetan izaten da eta ikasleak zazpigarren arteko lanik paradigmatikoenetako batzuetara hurbiltzea izan da asmoa. Horretarako, zinearen historian hain nabarmenak izan diren lanak erabili dira: “Charada”, “Diligentzia”, “Hatari” edo “Ehiztari zuria, Bihotz beltza”. Estilo desberdinak ezagutzeko ahalegina egin da, eta horretarako, belaunaldi gazteentzat ezezagunagoak diren klasiko handietara jo da. Lanak errespetatzeko, batzuk jatorrizko bertsioan eman ziren. Jarduera hauen arduradunak Javier Rodriguez eta Alvaro Gomez izan dira, biak bigarren mailako ikasleak.
|
|
|
Emanaldi hauen asmoa da gaur egun dagoen zinematografia-ekoizpen izugarritik film onenak aukeratzea. Larunbat gauez, film hauek eman dira, besteak beste: “Apocalypto”, “Letters from Iwo Jima”, “Pride and Prejudice” edo “Ocean’s Thirteen”. Aurtengo berritasuna Jason Bourne izeneko pertsonaian oinarritutako espioitza-zinemaren zikloa izan da: “The Bourne identity”, “The Bourne supremacy” eta “The Bourne ultimatum”.
|
|
|
Zinema-modalitate alternatibo honetarako ere tokia utzi da. Zenbait bilduma aurkeztu dira, hala nola, Pixar-ena o Cinemanía-rena.
|
|
|
Donostiako Zinemaldia dela-eta, sektoreko profesional asko etorri da hirira. Beste urte batzuetan bezala, Espainiako Kritikarien Elkarteko presidentea den Jerónimo José Martín-ek “End of the spear” filmari buruz hitz egin zigun 2007ko irailaren 27an. Kultur Apirilaren barruan, beste emanaldi bat egin zen, eta, emanaldi horretan, Nafarroako Unibertsitateko Kulturaren Oinarrien irakaslea den Jorge Latorre jaunak hartu zuen parte. Peter Jackson-en “Forgotten Silver” filma eman zen.
|
|
|