|
Bartzelonara joan ziren ikasleek Familia Santuaren pekamen-tenplua bisitatu ahal izan zuten, arkitektoa eta lanen zuzendaria den Jordi Bonet i Armegol-ek gidatuta. Eraikinaren obretan zehar ibili ziren, lantegi-eskolatik eta barrualde osotik pasatuz eta oraindik eraikitzen ari diren estalki eta gailurreriaraino helduz.
|
|
Udaberrian, egoiliar-talde batek Alfredo Bikondoa pintore eta eskultorearen etxea bisitatzeko gonbidapena jaso zuen. Bikondoak berak erakutsi zizkigun bere azken lanak, bai eta etxean dituen lanen bilduma ere. Artistak bere lana azaldu zigun, eta lan hori nola garatu zuen bere bizitza osoan. Bisita amaitzeko, hizketaldi-askaria izan genuen bere familiarekin.
|
|
10 egunez, jardunaldi horietako 18 parte-hartzaileek oinarrizko aleman-ikastaroa jaso zuten eta Bayern fabrika, aire zabaleko lignito-meatzeak eta XIX. mendearen amaierako zentral hidroelektrikoa bisitatu zituzten. Hainbat txango ere egin zituzten, Rhin, Akisgran, Mainz, Koblenz, Bonn eta Maastrichtera.
|
|
|
Ikastetxe Nagusiko ikasle batzuek, Nafarroako Unibertsitateko beste ikasle batzuekin batera, Lur Santua bisitatu ahal izan zuten, Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearrarekin batera antolatutako programari esker. Unibertsitateko errektoreak egin zien harrera. Zenbait batzar egin zituzten eta, batzar horietan, planetako punturik gorienetako baten errealitatean sakondu ahal izan zuten. Han igarotako egunei esker, Nazareteko Jesus bizi izan zen benetako toki eta inguruan sartu ahal izan ziren.
|
|
Australiara eginiko bidaia ez zen interes akademikokoa bakarrik izan. Jarduera akademikoez gain, elkarbizitza horretan, Sydney hiria bisitatzeko aukera izan zuten ikasleek: Sidney Harbour, Opera House, Royal National Park, bai eta kultur intereseko beste hainbat toki ere. Elkarbizitzak iraun zuen aldian, Ikastetxe Nagusiko egoiliarrek Warraine College-en hartu zuten ostatu, eta, han, Bilboko beste ikasle-talde batekin batera egon ziren. Gazteen Munduko Egunaren aurreko egunetako giro bikaina hurbiletik bizitzeko aukera izan zuten. Egun horretan, WYDk antolatutako hainbat jardueratan parte hartu zuten, eta, horrez gain, Benedicto XVI.arekin eginiko topaketetan ere izan ziren.
|
|
|
|