|
Donostiako Zinemaldia dela-eta, sektoreko profesional asko etorri da hirira. Beste urte batzuetan bezala, Espainiako Kritikarien Elkarteko presidentea den Jerónimo José Martín-ek “End of the spear” filmari buruz hitz egin zigun 2007ko irailaren 27an. Kultur Apirilaren barruan, beste emanaldi bat egin zen, eta, emanaldi horretan, Nafarroako Unibertsitateko Kulturaren Oinarrien irakaslea den Jorge Latorre jaunak hartu zuen parte. Peter Jackson-en “Forgotten Silver” filma eman zen.
|
|
Ikastetxe Nagusiak lau liburutegi dauzka 2.500 bolumenekin guztira. Liburutegi tekniko bat dago, beste bat literaturari buruzkoa, beste bat pentsamenduari eta filosofiari buruzkoa eta beste bat espiritualtasunari buruzko liburuekin. Ikasturtean Ikastetxe Nagusiko liburutegia handitu eta berritu egin da; gutxi gorabehera beste ehun liburuki gehiago daude. Liburutegiko arduradunak Jacobo Díaz, Ander García, Álvaro Gómez eta Carlos Olabarri izan dira. Hilero liburuak erosteaz arduratu ziren, solasaldietan beste ikasleei aurkezteaz eta liburuak aukeratzea errazteko aipamenak prestatzeaz.
|
|
|
Asteko dastatzeetan, barietate eta izenen mundu konplexu honetan sakontzen dute. Ardoen balorazioa fitxetan jasotzen dute. Klubeko presidentea Jorge Oriol izan da, presidenteordea Juan Pablo de la Cuesta, idazkaria Federico Álvarez eta diru-zaina Jesús Urrutia.
|
|
|
Unibertsitate-aldian, jakintzetan gehiegi espezializatzeko arriskua dago, beste jarduera batzuei denborarik eskaini gabe, hala nola, musikari, poesiari, arkitekturari, literaturari, etab. Beharrezkoa da beste hizkuntza horiek ere jakitea eta horiek ikasteko ahalegina egitea. Asmo horrekin, Ikastetxe Nagusitik hainbat kultur jarduera eskaini nahi izan diogu jendeari orokorrean. Jende gazteak artearen hainbat arlotan egin duen lanaren emaitza dira kultur jarduera horiek. Profesionalen esperientziaren bidez, arkitekturan, poesian, musikan, zineman eta literaturan sakondu nahi izan dugu, artearen arlo horiek guztiak uztartuz kulturari eskainitako hilabetean.
|
|
Egoiliarren artean dauden ohiko solasaldiaz gain, gonbidatu ugari giro lasai batean ikasleei bidali dizkie beren esperientziak zientzia, kultura, enpresa, kirola, literatura, musika, edo politikaren munduan. Tertulia hauek Manuel Velillak eta Ramón Braunek antolatzen dituzte. Hona hemen Ikastetxe Nagusiko zenbait gonbidatu ikasturtean zeha.
|
|
|
|
<< Inicio < Anterior 1 2 3 Siguiente > Final >>
|
| Resultados 19 - 24 de 24 |