Mintegiak eta banakako tutoretza-saioak

95.jpgIkasketa-zuzendaritzaren funtsezko jarduera tutoretza pertsonalak dira. Horietan, egoiliarrek, elkarrizketa pertsonalen bidez, aholkularitza pertsonalizatua jasotzen dute. Lan egiteko plana ezartzen da eta plan horrek lagundu egingo die ikasleei hobeto ikasten, azterketak nola planteatu jakiten, ikasgai bakoitza ikuspuntu ezberdin batetik ikusten, euren karrera akademikoa planifikatzen, etab.

 

Urtean zehar, ikasleentzako hainbat ariketa prestatzen dira, eta ariketa horiek zuzendu ere egiten dira.  Euren apunteekin egiten dituzten ariketa horien xedea ez da “azterketa bat egitea”, baizik eta ikasgai bakoitza hobeto ulertzea, aukeratutako ariketen bidez. Horrez gain, ariketa horiei esker, norberaren ezagutza ere handitzen da, arlo hauekin lotuta: bakoitzak egiten dituen akats ohikoenak, gaizki ikasi diren kontzeptuak, edota errakuntzak egitera daramaten ziurtasun-gabeziak. Azterketa horiei buruz tutoretza pertsonaletan hitz egiten da.

 

Bestalde, urte osoan, ikasgai ezberdinei buruzko hogei mintegi baino gehiago egin dira. Mintegi horietan, bereziki zailak diren zenbait gai azaltzen dira. Irakasleek eta azken ikasturteetako ikasleek eman dituzte.
< Anterior
Derechos Reservados © Colegio Mayor Ayete 2008