|
UNIV 2008 Nazioarteko Kongresu Unibertsitarioa |
|
Univ Foroa ikasle-batzarra da, eta 1968. urteaz geroztik gizarteak gaur egun dituen arazoak ulertzen laguntzen du, unibertsitateko irakasle, gai guztietako ikasle eta komunikabideetako eta kulturako profesionalen ekarpenen bidez. Edizio honetan proposatu duten gaia honakoa izan da: "Ser, aparecer, comunicar: modas y modelos sociales del cine y la televisión".
Tokiko fasea Nafarroako Unibertsitatean izan zen, Gizarte Zientzien eraikuntzan. Ikastetxe Nagusikoek hamaika txosten aurkeztu zituzten, eta horietan 56 ikaslek parte hartu zuten. Kazetaria Jesús Juan jaunak eman zuen amaiera-hitzaldia: “30 horas semanales de ocio audiovisual”.
Amaierako atala Erroman izan zen eta bertan hemeretzi ikaslek hartu zuten parte. “Ziba” film laburra saritu zuten. Film hau Gonzalo Goyanes, Efrén Torroba, Ramón Palau, Mikel Ilardia eta Manuel Velilla ikasleek aurkeztu zuten eta Ingeniari Eskolako Termodinamikako irakasle Tomas Gomez-Acebo Temes jaunak zuzendutakoa zen.
|