|
Hainbat jarduera humanitario egin dira gure ingururik hurbilenean. Ez dira laguntza esanguratsua, baina erantzukizun sozialean ardura hartzeko balio dute.
Ikasturtearen hasieratik, Hirugarren Adinekoentzako Mesedeetako Ama Birjina izeneko Eguneko Zentrora joan ziren. Aitona-amonetako batzuk Alzheimer gaitzak jota zeuden, eta askaria hartzen edo irteteko berokia janzten lagundu zieten, edo, besterik gabe, solasaldi goxoa izan zuten bertakoekin.
Asteburuetan urritu psikikoentzako Uliazpi Ospitalea ere bisitatu zen. Han, ikasleak denbora-pasan egon ziren bertako gaixoekin paseatzen, jolasten eta abestiak kantatzen.
Ikasle batzuek euren laguntza eskaini zioten Hotzaldi izeneko etxerik gabekoentzako aterpetxeari, ostiral eta larunbat gauetan. Aterpetxe hori Elizbarrutiko Caritasek kudeatzen du. Ikasleek zeregin hauek zituzten: afaria ematen laguntzea, etxerik gabekoekin hitz egitea eta behartsuenekin lo egitea.
Beste aldetik, hamabi ikastetxekoak haurrei katekesia ematen aritu dira Familia Santua, Andre Maria Erregina eta Aieteko parrokietan. Etxean jasotzen duten prestakuntza osatzen lagundu die haurrei, eta, zenbait taldetan, Lehen Jaunartzerako prestatu dituzte.
Gizarte Batzordeak ekimen horiek guztiak aurkeztu ahal izan zituen SolidariUN-en. Kongresu hori Nafarroako Unibertsitateko UAS (Universitario por la Acción Solidaria) GKEk antolatu du, erakunde solidarioek euren proiektuak aurkez ditzaten eta parte-hartzaileen gizarte-kontzientzia piztu dezaten.
|