Francisco José Marín Porgueres jauna dugu kapilau, Opus Dei Prelaturako apaiz eta Teologia Moralean doktore, eta Tecnuneko Etika eta Giza Zientzietako irakasle den hau. Ikasturtean lan garrantzitsua egin du unibertsitario ugarirekin arreta espiritualari dagokionez.
Liturgia-egintza ezberdinak antolatzen ditu Kapilautzak ikasturtean zehar, baina denen artean igandeetako Meza Santua, larunbatetako meditazioak eta aldareko Sakramentuaren Gaubeila hileroko lehen ostiralean dira aipagarrienak. Erlijio-heziketan sakondu nahi duten ikasleentzat, asteburuko erretiroak eta hileko ordu batzutako erretirkoak antolatu dira.
Maiatzean zehar, berriz, erromesaldiak egin ziren Itziar, Guadalupe edo Lourdeseko santutegi gertuetara. Ikasle ugarik esku hartu zuten Torreciudad-erako unibertsitate-erromesaldian. Hamabi ikaslek parte hartu zuten elizbarrutiko apezpikuak deitutako Arantzazurako Ibilaldian, bai eta Lourdesko Ospitalitateak antolatutako erromesaldian ere.
|