|
Aparteko aukera eskaintzen dute jaiek jolasaldiak lagunarteko giro atseginean igarotzeko. Ikasturte Berriaren Jaian Ikastetxe Nagusiko egoiliar berriek dute protagonismoa. Ikasturte honetan, jaia istorio alai bat izan zen, eta, istorio horretan, ipuinetako eta komikietako haur-pertsonaiek hartu zuten parte. Egoiliar berriek istorioaren ikuspegi berezia antzeztu zuten Kontxako hondartzan.
Urrian, Opus Deiren fundazioaren eta San Josemariaren kanonizazioaren urteurrena ospatu genuen.
Abendualdiko igande guztietan, ikasleak egongelan elkartzen dira, eta Ebanjelioa irakurri eta Abendualdiko Koroan dagokion kandela piztu ondoren, Gabon-kantak abesten dituzte. Koroako kandelak ikaslerik gazteenak piztea da ohitura, eta ikasturte honetan Vicente Hidalgo izan da gazteena.
Ohiko Gabonetako Jaia abenduaren azken astean ospatu zen. Kapilauak jaiotzaren aurrean hitz batzuk esan ondoren, Gabon afaria egin zen eta geroago, gabon kantaen txapelketa hitzaldi areto aurrean.
Errege Eguneko Jaia urtarrilaren bigarren astean ospatu zen. Ekialdeko Errege Magoak eta beste pertsonaiak atzerapenez iritsi ziren Olentzero bezalako pertsonaia tipikoak eta Karibeko Piratak bezalako atipikoak izan zituzten lagun, bakoitza bere garraiobidearekin. Opari originalak utzi zituzten ikasle guztientzat.
Ikastetxeko jai ugarien artean, Gurasoen Jaia azpimarratu behar da. Honetara, ikasleen senitartekoak bertaratzen dira. Martxoaren 8an musika eta umorez betetako jaialdia antolatu zuten ikasleek. Jai- eta kultura-jazoeraz gain, gurasoek zuzendariarekin hitz egin zuten, eta nahi izan zutenei instalazioak erakutsi zizkieten. Aukera ona da Ikastetxe Nagusiko zuzendaritza, lagunak eta gurasoak ezagutzeko.
Apirileko azoka Ikastetxe Nagusiaren jai tradizionala da, eta, horren bidez, Andaluziako folklorea eta kultura hurbildu nahi zaie egoiliar guztiei. Ospakizunak Rocioko erromeriako salbearekin hasi ziren. Eskualdeko bazkaria ere antolatu zen eta, ondoren, “tablao” flamenkoa egin zen.
Ikasturtea amaitzeko, San Juan Gau tradizionala ospatu genuen. Gau hori ospatzeko, afari bikaina antolatu genuen lorategian, musika-emanaldiekin eta su artifizialekin.
|