|
Igande gauez ematen diren proiekzio hauek egoiliarren kultur maila aberasten dute, eta hainbat arlorekiko interesa pizten dute. Jarduera honen arduraduna Federico Álvarez Blanco jauna izan zen.
Ikasturtean, zenbait dokumental eman ziren. Lehenik eta behin, Al Gore-ren “An inconvenient truth” filma nabarmendu behar da. Gaurkotasun handiko gaia lantzeaz gain, interes handia piztu zuen egoiliarren artean, dokumentala ikusi eta gero gai horri buruz hitz egin eta eztabaidatzeko aukera izan zutelako. Bigarrenik, interesgarria izan zen, baita ere, Pop Arteari buruzko zikloa, Roy Lischtenstein-en eta Andy Warhol-en bizitzari buruzko bi dokumentalekin. Artearekin jarraituz, Eduardo Chillidaren lanari buruzko bideoa ere ikusi genuen. Azkenik, ikasturtean beste dokumental batzuk ere eman ziren, baina ez zuten izan loturarik elkarren artean. Horietatik, Afrikako kontinentean zehar bidaia egin zuen hegazkinlari baten esperientzia nabarmendu daiteke (National Geographic).
|