Kirol-ekintzak

Hogei bat ikaslek Ikastetxe Nagusien txapelketan parte hartu zuten. Txapelketa horretan, Euskadiko unibertsitate-ikasleak elkarren aurka aritzen dira, hainbat kategoriatan: futbola, saskibaloia, billarra, mahai-futbola, etab. Ikasturteko kirol-ekitaldirik garrantzitsuena da, eta aurten Deustuko Unibertsitatean egin da.

 
21.jpg

Urtero bezala, ikasle eta ikasle ohi askok Aieteko Openean parte hartu dute, Ikastetxeko Frontenis txapelketan, aurten bikote. Beste behin ere, Javier eta Miguel Aizpunek eskuratu zuen garaikurra.

 

Baina txapelketarik ospetsuena Korridore-arteko Txapelketa da. Futbol-txapelketa berezi horretan egoiliarrek zelaia partekatzeko aukera dute korridorea partekatzen dutenekin. Aurten, F´s taldeak irabazi du.

 

Neguko kirolen atalean, eskia da guztietan garrantzitsuena. Urtero bezala, ikasle-talde handia joan zen Frantziako Pirinioetara, Aretteko instalazioetan gozatzera otsailako azterketak egin eta gero, eta egun batzuk pasa ginen Belabartzeko aterpetxean.

Ikastetxe Nagusiak lankidetza estua du Unibertsitatearekin kirol-ekintzetan. Zenbait ikasle aritu ziren Zaindariaren Eguna antolatzen.

Pablo de Leceak txirrindularitza antolatu zuen Aieten. Astero antolatu ziren irteerak, mendiko bizikletaren kategoriaren barruan, gertuko mendietara, adibidez, Adarrara, Uliara, San Estebanera, Orioko Bentetara eta Mendizorrotzera. Beste kirol-irteera batzuk Juan Jose Torresek gertu dugun Pio Baroja eskalada-murruan antolatutako eskalada, eta piraguaz ibiltzeko irteerak, Carlos Guembek antolatuta.

 

Ikasturte honetan Ikastetxe Nagusiko kirol-instalazioen hobekuntza nabarmena egin da. Frontoia eta futbito-zelaia berriztatu ziren.

Iazko ikasturtean kirol-instalazioak hobetu eta gero, aurten boxeo-zakua jarri da futbito-jokalekutik hurbil, amateur-talde bat zuzendu duen Nahúm Chávez-en ekimenez.

 

Derechos Reservados © Colegio Mayor Ayete 2008