|
Ikastetxeak entsegu-areto bat dauka, hainbat instrumenturekin. Areto hori talde ezberdinen egoitza izan da. Egin diren jaietako emanaldien sorlekua izan da areto hori. Musika elektronikoaren azken joeren emanaldiak ere aipatu behar dira. Andoni Medina izan da DJ nagusia.
Pianoa jotzen ikasten ari diren ikasleek egongelako pianoan entseatu eta jo ahal izan dute. Urtero legez, pianoa afinatu egin zen ikasturtearen hasieran. Hainbeste urtez ospakizunetarako erabili dugun organo positiboa, ikasturte honetan, S. Ignazio elizako organo-jotzailea den Gerardo Rifón-ek utzi dio Ikastetxe Nagusiari. Iñaki Fernándezek izan du organoa jotzeko ardura.
Ikastetxe Nagusiko abesbatzak ikastetxeko hainbat ospakizunetan parte hartu du. Gazteen Egunean parte hartu zuen, Torreciudadeko santutegian.
Baliabide asko erabili ziren Nafarroako Unibertsitatearen Gabon Kanten Txapelketarako. Juan Pablo Dabdoub-ek konposatutako “A Belén” gabon-kantarekin, hirugarren saria lortu genuen. Ikastetxe Nagusiak gabon-kanten bere txapelketa ere antolatu zuen eta, txapelketa horretan, lehenengo mailako taldeak irabazi zuen. Bi ikasle Nafarroako Unibertsitatearen Kantautoreen Txapelketara aurkeztu ziren. Juan Pablo Dabdoub azken faseraino iritsi zen.
|