Bidaia honi esker, hobeto ezagutu ahal izan zuten Mediterraneoko hiriburu hau. Gaudí-ren zenbait lan bisitatu zituzten, hala nola, Güell parkea, Batlló etxea eta La Pedrera. Horrez gain, hiriko beste alde ezagun batzuetara ere joan ziren, besteak beste, auzo gotikora, ranbletara edota portu olinpikora. Poblet-eko monasterioa eta IESEren eraikin berria ere bisitatu zituzten.
|