|
Curso de Emprendizaje en Sydney |
|
Uztailean, Ikastetxe Nagusiko hamar egoiliar ekintzailetza-ikastaro batera joan ziren Sydneyko Unibertsitatera. Australiako berrikuntza eta ekintzailetzari buruzko ikastaro trinko horrek amaiera eman zion ekintzailetza, berrikuntza eta nazioartekotzeari buruzko ikasturte akademikoari. Ikasturte akademiko hori Donostian egin zen, diziplina anitzeko 13 saiotan.
Sydneyko ikastarotik, hitzaldi hauek nabarmendu behar dira: Ron Johnston katedradunak eginiko “Innovation and Entrepeneurship in Australia” hitzaldia eta Greg Tegart katedradunak eginiko “Innovation and Entrepeneurship in Nanotechnologies in Australia” hitzaldia.
Beste hitzaldi interesgarrienetariko bat Cochlear-eko berrikuntza-saileko zuzendaria den Peter North jaunak eginikoa izan zen. Horrez gain, enpresa-sehaskara eginiko bisita ere aipatu behar da, bai eta hango enpresaburu gazteekin izandako harremana ere.
|