|
Zine klasikoaren asteroko saioa |
|
Ostiral gauetan izaten da eta ikasleak zazpigarren arteko lanik paradigmatikoenetako batzuetara hurbiltzea izan da asmoa. Horretarako, zinearen historian hain nabarmenak izan diren lanak erabili dira: “Charada”, “Diligentzia”, “Hatari” edo “Ehiztari zuria, Bihotz beltza”. Estilo desberdinak ezagutzeko ahalegina egin da, eta horretarako, belaunaldi gazteentzat ezezagunagoak diren klasiko handietara jo da. Lanak errespetatzeko, batzuk jatorrizko bertsioan eman ziren. Jarduera hauen arduradunak Javier Rodriguez eta Alvaro Gomez izan dira, biak bigarren mailako ikasleak.
|